martes, 16 de noviembre de 2010

Banoa!!!

Orain dela aste batzuk zintzilikatu behar nuela oraintxe azaldu dudan jarduera, baina besteak esaten zuen bezala "más vale tarde que nunca".
Honekin lehengo blokea amaitu nuen, ez nuela lortuko pentsatu nuen eta nire buruari esan nion:
-Animo, honeraino iritsita bestea ez da zailagoa izango!

Eta oker nengoen, talde lana egin beharra!!! eta on-line!!!
Docs sekulan erabili gabe, eta Glogster??? ze demontre zen hura! Beste pertsona batzuekin koordinatu behar, nik neure buruarekin koordinatzearekin nahiko izaten dudala, baina tira, aurrera egin beharra!!!
Nire lana egiten ez banuen, edo berandu ibilta ere, nire arazoa zen, baina beste bi pertsona gehiagoren ardura, zama edo nahi duzun bezala deitu, esan beharra daukat oso gogorra egin zitzaidala. Hasiera batean ez genuen koinziditzen, ordutegiak, ordenagailuekin arazoak... baina ikusi nuenean zerbait ateratzena ari zela, berain apoioa eta lan interesa ikusita piztu nintzen... eta ez esanik ez nire lehenengo bideokonferentzia egin nuenean Joserekin... Oso pertsona atsegina eta zentratua iruditu zitzaidan, berehala giroa oso familiarra edo suertatu zen eta hirurak elkarrekin aritu ginean, uuua!. Gaur egun esan dezaket oso taldekide onak ditudala, oso gauza gutxirekin oso ondo ulertu garela eta Josek duen adimena eta gaitasunekin eta Izaskunek duen lan gogoarekin kutsatu egin naizela eta oso lagungarriak izan zaizkidala lanarekin jarraitzeko. Eskerrik asko biei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario