viernes, 15 de octubre de 2010

Hobekuntza plana langaitz HH



https://docs.google.com/present/edit?id=0Ae5GvYTv3dKtZGY0a2I5Y18wY24yNWIzY3E&hl=es

Beti berandu, baina aurrera noa

Beno ba oraingoan ere ia ia al límite, eta ez dut ikasten ... ze estresa...
Baina egia esan hobekuntza plan honekin emozionatuta nago. Nire zikloan ere planteatu dut eta jendea prest dago eta gogoak behintzat somatzen ditut, ea ze ateratzen den guzti honetatik. Ze nik jakin, zerbait dakit, baina... tira... espero dut denon artean zerbait probetxugarria egitea.
Jendea izutu nahi ez dudanez poliki hasiko garela esan diet, presarik gabe eta ikusiko dugula ze ateratzen den, askok ez baitakite ze aukerak ematen dituzten  edo eman ditzazkete ikt-ak.
Aiiiii!!! pixkat urduri nago, baina emozionatuta aldi berean...

Mafalda, me encanta!!!

martes, 12 de octubre de 2010

A ze eguna...

Gaur lortu dut blogera igotzea nire ikastolako "mapa tic" delakoa, baina oso itxura arraroa hartu du aurkezpenenan ikusteko garaian, baina tira ...
Gaurko eguna ere ez da oso ona, tristea, euritsua... ni bera bezain tristea jaiki naiz...
Ene!!! buruan bueltaka dabil hurrengo lanaren mamuarekin edo... ideia badut, argi daukat non egin behar den indar gehiago lanean hasteko baina... ez dakit nola forma eman...
Nire dignostikoa behin eta berriro irakurri dut eta ez naiz oso ondo sentitzen jarri dudan guztiarekin, nire lankideak ez ditudala oso toki onean utzi pentsatzen dut, asko pasa naiz agian... zorrotzegia... aiiii! Nire buruaren buruhausteak (ez da honengatik bakarrik)goibeltzen naute, eta ez dakit gaurko egun honetan aurrera ateratzeko ahalmena izango dudan .......................

Mapa TIC 1.1

domingo, 10 de octubre de 2010

Jarduerak 1.1


Euskal Herrian dantzan

Euria, euria ta euria...

Egun euritsua dugu gaurkoa eta nire bloga den hau itxuraldatzen edo forma ematen saiatzen ari naiz. Pixkanaka banoa jakiten zer diren gadget horiek, etiketak non jarri eta nola, eta erloju bat eta musika jarri diot eta dena, baina musikarena ez da atera nik nahi nuen bezala. Ideia zen bloga irekitzean entzutea, baina tira... jarraituko dut ikertzen.
Egia esan ordu pila eramaten du edozein lana egiteak, baina asteburu ia osoa daramat ordenagailu aurrean, lanak egitea eta bidaltzen ere denbora pasa dut (esan beharra dago ere gauzak azkeneko egunerako uzteko joera dudala, espabilatu beharra daukat!!!). Azkenean egina dago, baina ikastaroko edukiak begiratzen jarraitu dudanean 2. jarduerarekin hasteko, konturatu naiz GLOSARIOA ere egin behar dugula, asike hala!!!! zertxobait gehiago ere egin dut.
Orain egin ditudan lanak honera igo nahi ditut, eta horretan nago, ea asmatzen dudan!!!

sábado, 9 de octubre de 2010

Ayyyyy!!! Denbora agortzera doa!!!

Ni beti " a contrareloj" beste ikastarokide batek esaten zuen bezala hau ez da onuragarria.
Lanak pixkanaka betetzen noa baina ez dut ezer bukatua oraindik eta gaur goiz jaiki naizela umeak ere goiz jaiki dira, eskola ez dagoela esan diet, baina ez dago modurik...
Behin eta berriro irakurtzen ditut foroko mezuak eta benetan oso oso lagungarriak dira, horiei esker kokatu dut nire burua. Gure irakasleak esaten dute blog honetan "Dinamización de las tic" ikastaro barruan ireki dudgula blog hau, ba beno aipatua gelditzen da.
Nire lehenengo bloga honetan berriro ikaten nago, etiketak ego gadget (uste dut horrela idazten dela) ez nekien ezta zer ziren ere... eta nik pentsatzen nuela mundu honetan zertxobait jantzita nengoela, hau sorpresa, zenbat gelditzen zait ikasteko... ai ama... Baina nik beti esaten dut salseatu eta probatu behar dela eta funtsezkoena beldurra kentzea dela, asike horrela nabil, botoi guztiak sakatzen, aldaketak egiten eta zerbait probetxagarria izango delakoan aurrera noa.
Espero dut gaurko egunaren zehar nire lanak argitaratzea.
Orain beste lan batzuk zai daude ( alabeei gosaria prestatzea, alegia...)
Beste bat arte.

jueves, 7 de octubre de 2010

Beno... ba aurrera noa!!!

Eta bazen garaia...
Zenbat egunetan lanari bueltaka eta ez nekien (eta ez dakit oraindik) nola hasi. Nire ikastarokideen lanak, komentarioak, bloggak, etab. ikusi ondoren (ESKERRIK ASKO denei) zenbait idei hartu ditut eta epea bukatu aurreko egun gutxi hauetan lanari gogor ekingo diot.
Blog honetatik hasi naiz eta izenburua jartzeko ere arazoa izan dut, nire lankide batzuei esan diet horri txuri honen aurrean nire ikaske garaian egongo banitz bezala sentitu naizela, irakasleak esaten zuenean : "bi orrialdeko idazlana egin behar duzue gai honi buruz!" eta papera aurrean zenuela ez zenekiela zer jarri...

Tira... zerbait atera da.
Orain nire gelara bueltatu beharra daukat. Beranduago jarraituko dut nire erreflexio hauekin. Gero arte.