sábado, 9 de octubre de 2010

Ayyyyy!!! Denbora agortzera doa!!!

Ni beti " a contrareloj" beste ikastarokide batek esaten zuen bezala hau ez da onuragarria.
Lanak pixkanaka betetzen noa baina ez dut ezer bukatua oraindik eta gaur goiz jaiki naizela umeak ere goiz jaiki dira, eskola ez dagoela esan diet, baina ez dago modurik...
Behin eta berriro irakurtzen ditut foroko mezuak eta benetan oso oso lagungarriak dira, horiei esker kokatu dut nire burua. Gure irakasleak esaten dute blog honetan "Dinamización de las tic" ikastaro barruan ireki dudgula blog hau, ba beno aipatua gelditzen da.
Nire lehenengo bloga honetan berriro ikaten nago, etiketak ego gadget (uste dut horrela idazten dela) ez nekien ezta zer ziren ere... eta nik pentsatzen nuela mundu honetan zertxobait jantzita nengoela, hau sorpresa, zenbat gelditzen zait ikasteko... ai ama... Baina nik beti esaten dut salseatu eta probatu behar dela eta funtsezkoena beldurra kentzea dela, asike horrela nabil, botoi guztiak sakatzen, aldaketak egiten eta zerbait probetxagarria izango delakoan aurrera noa.
Espero dut gaurko egunaren zehar nire lanak argitaratzea.
Orain beste lan batzuk zai daude ( alabeei gosaria prestatzea, alegia...)
Beste bat arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario