domingo, 10 de octubre de 2010

Euria, euria ta euria...

Egun euritsua dugu gaurkoa eta nire bloga den hau itxuraldatzen edo forma ematen saiatzen ari naiz. Pixkanaka banoa jakiten zer diren gadget horiek, etiketak non jarri eta nola, eta erloju bat eta musika jarri diot eta dena, baina musikarena ez da atera nik nahi nuen bezala. Ideia zen bloga irekitzean entzutea, baina tira... jarraituko dut ikertzen.
Egia esan ordu pila eramaten du edozein lana egiteak, baina asteburu ia osoa daramat ordenagailu aurrean, lanak egitea eta bidaltzen ere denbora pasa dut (esan beharra dago ere gauzak azkeneko egunerako uzteko joera dudala, espabilatu beharra daukat!!!). Azkenean egina dago, baina ikastaroko edukiak begiratzen jarraitu dudanean 2. jarduerarekin hasteko, konturatu naiz GLOSARIOA ere egin behar dugula, asike hala!!!! zertxobait gehiago ere egin dut.
Orain egin ditudan lanak honera igo nahi ditut, eta horretan nago, ea asmatzen dudan!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario